Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zabartu, zabar(tu), zabartzen 1 da/du ad zabar bihurtu.

Errusiarra halako moldez eginik dago, ezen norbaiten akuilua behar baitu beti..., bestela, alfertu eta zabartu egiten da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 476. orr.

Eibarren, langileen aldeko mitinean esaten ditu hitz horiek Joanes artzainaren iloba Martinek, Somorrostroko lur gorrietan zabartutako euskaldun haietako bat baitzen, Txomin Agirrek Garoan dakarrenez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 254. orr.

Bera behintzat inoiz ez zen bere erabakietaz damutuko, oztopoei itzuri egingo edo eginbeharretan zabartuko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 14. orr.

Beharbada izango zuela gaztetxo ausart horri honelako edo halako laguntza ematea, bere egiteko garrantzitsuan ezertan ere zabartu gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 97. orr.

Horrekin trakesturik, zabartzen dira osasunera eta arimen espiritu-onurara daramaten egintzetan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 207. orr.

Eta San Martin auzoa bera ere, zahartuta, zabartuta ere bai, "ukitua" atxeman dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 349. orr.

Badian barrena zebiltzan ontziek estela zurixkak uzten zituzten urazal leunean, segituan zabartzen hasten ziren lerro zuzenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Gu bion artekoa zoragarriegia da bertan behera zabartzen uzteko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 104. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Etxera itzultzen zenean, tabako eta lurrin usaina ekartzen zuen, eta itxura zabartu samarra, aire mundutarrek horditutako nerabe baten itxura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Etxe azpiko baratze abandonatuak sagarrondo bat zeukan erdian eta zuhaixka zabartu batzuk han-hemen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 42. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus