Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zabarkeria, arduragebekeria, lapurreria eta mozkorkeria ziren han nagusi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 398. orr.
Gehienetan, zabarkeria da nagusi, inprobisazioa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 17. orr.
Menditarrak versus kaletarrak, abarkak versus abarketak, euskara versus erdara, ohitura onak versus zabarkeria. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 149. orr.
Irudituko zaizue nahi duzuenean itzul zaitezketela lehengo bihotz-berotasun hartara [...] baina zabarkeria, behin sustraituz gero, ez da erraza kentzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 933. orr.
Ezin baitzituen desordenua eta zabarkeria eraman, aise urduritzen zen halakoetan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 59. orr.
Cromwell puritanoa zen, kalbinismoaren jarraitzailea eta Ingalaterrako eliza erreformatuaren zabarkeria begi txarrez ikusten zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 169. orr.
Ohartu zen Moises Aaronen zabarkeriagatik herria bere onetik aterata zebilela, etsaien barregarri. Elizen arteko biblia Ir 32,25
Zure senarra tren batek harrapatu eta ia-ia hil zuen, New York Central tren-konpainiako langileen zabarkeriaren erruz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 85. orr.
Egoitzetan ohikoena profesionalaren zabarkeria da: «Langileak bere eginbeharrak alde batera uzten dituela esan nahi du horrek». Berria - Euskal Herria 2004-05-18
Ihes egin behar du desertzioaren krimen barkaezinetik, baita "betebeharrarekiko zabarkeriaren" hutsegite larritik ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.
Hondamendira eraman zuten abereen gaixotasunek, administratzaileen jukutriek [...] eta, azkenik, lurjabearen beraren zabarkeriak, bere ondasun guztiak xahutu baitzituen Moskuko etxe bat azken orduko gustuaren arabera apaintzeko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.
Danieli erruren bat nola aurkitu zebiltzan; baina ezin zuten lortu, leiala baitzen, zabarkeriarik gabea. Elizen arteko biblia Dn 6,5
Hiztun bikaina, aurpegiz alaia, begitartez atsegina, zabarkeria eta lotsagabekeriarik gabea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Zigarrokina leihotik behera bota du, zabarkeriaz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.
Lurreko gauza hauek ez daudela jainkozko Probidentziaren esku, edota axolagabe eta zabarkeriaz gobernatzen dituela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.
Nola alde egin guk zigorrari, horrenbesteko salbamen-bidea zabarkeriaz galtzen badugu? Elizen arteko biblia Heb 2,3
Ez zuen zabarkeriaz alferrik pasatzen uzten Espirituaren inolako bisitarik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 802. orr.
Zeren jakin baitugu zuetako batzuk zabarkerian bizi direla, ezer ez egiten zeregintsu. Elizen arteko biblia 2 Ts 3,11
Diru-goseak Zabarkeriari eskatzen dio laguntza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 928. orr.
Poliziaren ikerketa zabarkeria handiz egin zela ohartu zen eta ondorio garbi bat erdietsi zuen: Zolaren heriotza hilketa politikoa izan zela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.
Zabarkeria hutsa izango zela esaten nion lagunari. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 203. orr.
Bazegoen egitate hartan krudeltasun harro bat, tronpatuaren mindurak desenkusatzen ez zuen ardoaz barnagoko zabarkeria anker bat, enerbatu egiten ninduen zehaztasun mingarri bat. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 255. orr.
Geroztikako zabarkeria urbanistikoek bizitegi jatorraren eredu bihurtu duten arrantzale txiroen auzune hartan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.
Ez zuen amorantearen errua egin "Behartu egin nau!” edo "Nik ez nuen nahi!” bezalako zabarkeriak asmatuz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.
Anaien hutsegite eta zabarkeriengatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.
Aise antzematen zen ez zela aberatsa, baina alferrik bilatuko zenuen zabarkeri arrastorik haren arropetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.
La Sarriette zoragarri zegoen, bere fruituen erdian, neska eder batzuek izaten duten zabarkeria kutsu horrekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.
Kontua da aitzakia merkeetan babestutako zabarkeria politika honekin -"gazteek horrela berba egiten dute" eta antzekoekin- hutsari emandakoak direla milaka irakasle txepelon soldatak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 94. orr.
bere zabarkeria (4)
zabarkerian bizi (4)