Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zabaltzeke adlag zabaldu gabe.
Begiak zabaltzeke egin zuen hitz, doinuan zuen ezagun. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.
Barrara hurbildu zen gero eta, zabaltzeke zegoen arren, garagardo bana lortu zituen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 138. orr.
Atsegin izan zuen, nonbait, haserrea baretu egin baitzitzaion eta, begiak zabaltzeke, beste bat eskatu baitzidan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 21. orr.