Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guztiz egokia iruditzen zait Euskaltzaindiak erakutsitako malgutasuna eta zabaltasuna. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 178. orr.
Eskuartean darabilten materialaren aniztasuna eta zabaltasuna. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 18. orr.
Ekitaldia ere zabaltasun horren adierazgarri izan zen: Bilboko Sheraton hotelean alderdi politiko, erakunde, sindikatu, hedabide eta kultur munduko ordezkari ugari bildu zen. Berria - Harian 2005-03-19
Egitasmoaren zabaltasuna bermatzeko bertze zenbait hedabideri Info 7 hedagune bezala baliatzeko parada eskaini diete. Berria - Euskal Herria 2006-01-10
Etsaia barreiatua baitzen, landa eremuaren zabaltasunean urturik bezala. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 126. orr.
Begirada hurrengo aldian zein lekutan finkatuko den, bilaketaren helburuak, orain finkapenaren izaerak eta ikusmen-eremuaren zabaltasunak, determinatzen dute. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.
Budak eta haren jarraitzaileek ongiaren esanahiari eman dioten zabaltasunaren araberakoa. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 35. orr.
Pasteurri bere mikroskopioaren eremuak ematen zion zabaltasuna, poemak zabaltzen duen zabaltasuna. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 88. orr.
Ez da beste dohainik Jaunak hainbesterainoko zabaltasunez eta atseginez egin ohi duenik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 108. orr.
Bolatxo hori irudikatzea, hantxe espazioen zabaltasunean eskegia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.
Aloadin, ene printze eta jabea, bortz eguneko zabaltasuna duen probintzia bat iraganik, Karaianera helduko zara. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 29. orr.
Probintzia baten zabaltasuna duen eremua ikustatzen dut nire hamar mila metro hauetatik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 86. orr.
Espazioaren zabaltasun kalkulaezinari so egin, munduen kopuru eta izari harrigarriari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.
Pabiloien zabaltasuna, makinak muntatzeko erraztasunak eta bisitariei begira prestatutako azpiegiturak. Berria - Ekonomia 2004-06-13
Begirada hurrengo aldian zein lekutan finkatuko den, bilaketaren helburuak, orain finkapenaren izaerak eta ikusmen-eremuaren zabaltasunak, determinatzen dute. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.
Supituki etxea txiki gelditu zitzaion, hiru zabaltasunetara, hiriarenera, ibaiarenera eta zeruarenera irekiriko leihoa bera ere ateska itsu bat iruditu zitzaion. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 121. orr.
Zaila da musikoaren hitzetatik liburu bat ateratzea; muga estuak dira horiek zabaltasuna, anplifikazioa helburutzat dauzkan adierazpide batentzat. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.
Gizonek leku gutxi hartzen dute lurraren zabaltasun mugagabean. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.
Bizitza arruntari begiratu beharko diot bere zabaltasun osoan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.
Inongo gizonek ez duela sekula lortuko beste inor bere misterioaren zabaltasun eta sakontasun osoan ezagutzea. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 11. orr.
Bideak bezala, norabait eramaten badute, horiek zabaltzen baitiote gizonari beren barneko zabaltasuna. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.
Egiazko zabaltasuna ez da begiarentzat egina, gogoari baizik ez zaio agertzen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.
Basamortu eta leizko zabaltasun baztergabetan gaindi. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.
Bitartean, auziak neurrigabeko zabaltasuna hartu zuen auzitegian eta Ganberan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 531. orr.
Ez da beste dohainik Jaunak hainbesterainoko zabaltasunez eta atseginez egin ohi duenik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 108. orr.
Haren zerrendan asko dira antzinatasunaren eta eremu zabaltasunaren baldintza zuzen betetzen duten hitzak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 236. orr.
Beti izan duzu ikuspegi zabaltasuna. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 32. orr.
-Kafea eta beste salgaiak esku zabaltasun gehiagoz pagatuz! Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.
Halako etsai-sail bati leporatuz horren errua eta bere burua zerbaiten erruduntzat jotzeko gogo-zabaltasunik gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.
Hitz handiak ziren horiek, pentsamendu handiak, eta gogamen-zabaltasunaren eta adorearen sentipenak handiagotzen zuen Temple orain nire begietan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.
Baia izan zen, bainan lekuan mugatua izan zen luzetasunean, zabaltasunean eta goratasunean, oroitu behar da Bankako herria "site classé" ekarria dela. Herria 2002-11-07
Aturriko etorbide horren zabaltasuna hemezortzi metrotara heltzen da kilometro pasako luzetasunean. Herria 2005-06-09
Abnegazioa, bihotz-zabaltasuna une erabakigarrietan, ausardia eta buruargitasuna. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.
Heroismoa, argitasuna, gizatasuna, bihotz-zabaltasuna, pitzadurarik gabeko elkartasuna, hona hemen maitaleak bere maitatuaren oinetan jarri beharko dituen tituluak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 219. orr.
Zerbait egiteko gogo hura, bihotz-zabaltasun hura, arrisku hura, eta umore hura, txokolatea bezalakoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.
Bihotz-zabaltasun apur bat, eta parerik gabeko jendea izango zinatekete euskaldunak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 207. orr.
Gizadiaren bihotz-zabaltasunaren alde mintzatzen da jarrera hau, baina onura publikoaren kontrakoa da. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 86. orr.
bere zabaltasun osoan (4); bihotz zabaltasun (9)