Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zabalkunde 1 iz zabaltzea. ik zabalkuntza; hedamen.

Hazkundeak eta zabalkundeak premia berriak ekarri zituzten: antolamendu eta zehaztasun juridiko handiagoa, eraikuntza materialak, hezkuntza eta kultur eskakizunak, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

Kapitalismoaren sorrerarekin batera, Mendebaldea mundu osora eta etengabe zabaldu zen; txinatarren zabalkundea, ordea, guztiz bat-batean eten zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Zelanok Ordenaren sorrera eta zabalkundea kontatzen du aurrena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 839. orr.

Gaitzaren zabalkundeak ez du etenik Europan.  Berria - Gaiak   2006-02-18

Egitura politikoen ahultasuna eta gogorkeria etniko edo erlijiosoaren zabalkundea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Krisiaren handitasunak eta zabalkundeak harriturik utzi zituen ia behatzaile guztiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Bizirik irauteko adinako zabalkundea lortzen ez duen egunkari bati.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.

Dirua erabiltzeko ohituraren zabalkundearen ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Psikoanalisiak alemaniar hizkuntzako herrialdeetan izan zuen zabalkundearekin batera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.

Kapitalen, tekniken eta antolamendu-metodoen zabalkundean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 145. orr.

Paperaren erabileraren zabalkundea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Askotariko enpresek egin beharko diote desafio Europako Batasunaren zabalkundeari.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Atzerriko erlijioen praktika eta zabalkunderako elkarte pribatuei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.

Bost kasu aukeratzen ditu urtero Nazioarteko PEN Klubak, Idazle Presoen Nazioarteko Egunean haien zabalkundea egiteko.  Berria - Kultura   2004-11-14

Interesgarri da, haatik, gogoratzea Euskal fonologia sinkrornikoari buruz argitaratu lehen lan monografikoa, Txillardegi-ren 1980ko Euskal Fonologia, erabat horretan oinarritua egoteak gurean eman zion zabalkundea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 141. orr.

2 (hedabideez eta kidekoez mintzatuz)

Normalizazio bidean, hezkuntza sistemak eta hedabideen zabalkundeak errotik aldarazi dute egoera azken 40 urtean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 227. orr.

Lurreko Telebista Digitalaren zabalkunderako Nafarroan bost barruti ezarri ziren.  Berria - Harian   2005-12-27

Nazionalsozialismoa boterera heltzeak lehenbizi oztopatu eta gero debekatu egin zuen bere liburuen zabalkundea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 7. orr.

Hor dugu euskara batuaren hazkundea, euskal irakaskuntzaren, komunikabideen eta literaturaren zabalkundea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 136. orr.

Ardura handiarekin lanak egin zituenean, iruditu zitzaion hori ez zela nahikoa izango, ez baldin bazen aldi berean zabalkundea egin eta liburutegi hura handitzen saiatzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3110. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Kontua da uste ustel asko zabaldu zituela Zabalak, eta, bizkaierazale sutsuei esker, zabalkunde handia izan zuten ondorengo belaunaldietan ere.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 87. orr.

Zabalkunde handiagoa eta erabilera erosoagoa izan zezaten, bilduma berezietan agertu ziren, Arauak izenburupean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 184. orr.

Argitaratzen diren liburuek ere zabalkunde txikia izaten dute.  Berria - Kultura   2006-03-08

Aldi huntako liburuak zabalkunde mugatua du haatik.  Herria   2004-07-08

Globalizazioa kapitalismoaren zabalkunde espazialaren adierazpen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Hirurogeita hamarreko hamarraldian [komikiak] izan zuen zabalkunde harrigarria oso ados etorri zen beti "nork bere fantasmak" adierazi behar zituelako ideiarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.

Krisiaren 1998ko nazioarteko zabalkundeak ere krisi horren berorren globaltasuna azpimarratzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Aurretiazko propagandaz eta atergabeko zabalkundeaz erruz baliaturik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 175. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berpizte hori bat etorri zen munduko espazio ekonomikoari apurka-apurka gaur egun duen tankera emango zion itsasoko zabalkunde-prozesuarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Zer da, ordea, liburu bat errepikapen-, eragin- eta zabalkunde-efekturik gabe?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 25. orr.

Beren kapitalak, beren zabalkunde-sareak eta beren jakintza estatuen zerbitzura ipinita, bi bider ateratzen ziren irabazian negozio nazionalen zirkuluak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Astronomiaren inguruko hezkuntzan eta zabalkunde arloan ere egin du lan.  Berria - Kultura   2004-05-27

Emigrazioa eta kapitalen esportazioa europar mundu-ekonomiaren zabalkunde-bide berria gertatu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Finantza-zabalkundearen, truke-tasen egonkortasunaren eta diru-politikaren autonomiaren arteko hiru dimentsioko arbitraje honen baldintzak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.

Horren ondorioz, modu ikusgarrian berpiztu zen kolonia-zabalkundearen ekimena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 45. orr.

XV. mendearen erdian hasi zen Mendebaldeko Europaren merkataritza- eta kolonia-zabalkundea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Kapitalismoaren espazio-zabalkundearen ondorioei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 106. orr.

Informazio zabalkundeak asko laguntzen dio atzerritarrei kontzertu batean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.

6 zabaltzea, irekitzea.

Aurtengo ikasturte-zabalkundera joatekoa nintzen ni, bestalde, 1874ko urriaren hasieran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 267. orr.

7 propaganda.

Indian azken urteotan haur gutxiago izateko zabalkunde handia egiten ari dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 75. orr.

8 dibulgazioa.

Zabalkundeko psikoanalisi eskuliburuak ez dira, jakina, zakurrentzat eginak, eta aspaldi ezagutu nituen nik neurosi horren arrazoiak.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zabalkunde handia (8); zabalkunde handia lortu (3); zabalkunde handiagoa (3)

ebren zabalkundea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus