Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buztankadak jotzen hasi zen ahoa zabalka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.
Atuna, azal-laua eta bernizatua, larruzko zorro belzkara baten antzekoa; lupina biribila, aho handi-handia zabalka, eztarri zulotik ihesi bere arima lodiegia Egileari itzuli berri diona, hilzoriaz txunditurik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.
Aho zabalka, airez biriketaratu beharrez, ibili nintzen hara eta hona, zer egin ez nekiela. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 221. orr.
Ibilbide itzaltsu hartan luze-zabalka nenbilen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.
Afaltzera! entzun genion aho zabalka. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 66. orr.
Otoitza bukatu zutenean, haurra aho-zabalka hasi zen emeki-emeki, eta, begiak ireki eta besoak jasorik, bere kabuz altxatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 846. orr.
Joan ziren kapitainarengana eta muino gainean aurkitu zuten hura, itsasoari begira, bake-zabalka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 88. orr.
Azokara edo mezatara zihoazen emakumeak, ahoa tresna bihurturik, kantuan, txoriak baino alaiago, poz-zabalka. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.
Humirzahk izerdia botatzen zuen, doministiku egiten zuen, zotinka eta aho-zabalka aritzen zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 28. orr.
Batzuei urrutitik antzematen zaie aspertuta daudela (aho zabalka, begirada galduta). Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 69. orr.
Beste zazpi txirrindulariek komeriak izan zituzten aho-zabalka ez hasteko, bai baitzekiten eurentzat galdera askorik ez zela egongo. Berria - Kirola 2004-06-29
Datu faltak ere lagundu zuen asperduran, eta horri Jean Claude Trichet EBZko irakasleak atzo Europako Parlamentuan eman zuen irakasgaia ondo ikasia zutela gaineratuz gero, uler liteke zergatik amaitu zuten aho zabalka. Berria - Ekonomia 2004-02-17
aho zabalka (21)