Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garai hartan, zabaltzen ari zen hiria, zabalgune berriak eraikitzen ari ziren, eta horrek modernitate kutsu nabariagoa eman zion. Askoren artean «Rataplan» - 56. orr.
Bigarrenik, hiri eta herrien zabalguneetan eraiki direnak daude, industriarako erabiltzen ziren orubeak baliatuta. Berria - Ekonomia 2004-12-23
Mortonek New York-eko zabalgunerako proiektua sinatu du. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.
Amarako zabalgunearen obrak hasten dira. Askoren artean «Rataplan» - 107. orr.
Bilboko hirigintzaren zabalgune garaian sortua. Berria - Kultura 2004-01-14
Kokapena, berriz, alde zuen, Zabalgunean bai, baina Alde Zaharreko nire bizitegi berrira auto-minik gabe ailegatzeko maneran. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.
Alde Zaharreko eta Zabalguneko hainbat karrika itxita egongo dira. Berria - Euskal Herria 2004-09-22
200 metro karratu, Zabalgunearen erdi-erdian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.
Arriagaren partitura, marrazki eta objektu pertsonalen erakusketa (Zabalguneko eraikinean, abenduaren 1etik 29ra). Berria - Harian 2006-01-28
Zabalguneko Merkatarien Elkarteko presidenteak. Berria - Harian 2005-10-26
Denda-mutil hasi zen Zabalguneko merkatu-plazako postu batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.
Kaleak ez ziren jadanik irregularrak eta Vedado auzoan aurkitu nintzen, angelu zuzenen tankeran baitzegoen antolatua, Bartzelonako Zabalgunea bezalaxe. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 129. orr.
Donostiako Zabalguneko kafetegi bateko komuneko atean rotuladorez idatzia. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 62. orr.
Teknologia berrien bidezko proiektuen erakusketa (Zabalguneko azokan), eta Teknologia Berrien Nazioarteko Biltzarra (Euskaldunan). Berria - Kultura 2004-04-13
-Eta Zabalgune zaharreko txaleten aldean ibiltzen zen emakume erdi eroari egin hiona? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.
Bigarren Zabalguneko auzokideak kontuan izan ditu, halaber. Berria - Euskal Herria 2006-04-25
Barrualdean musikarien aterpea zegoen, eta haren aurrean zabalgune handi bat, maiz futbolean egiteko eta bizikletan ibiltzeko baliatzen genuena. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 130. orr.
Oihanera eraman zituen gero, eta zabalgune batera heldu zirelarik, zalditik jaitsi, gazteak lurrean belaunikarazi, eta ezpata atera zuen zorrotik. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 154. orr.
Hondakinak besterik ez ditut ikusten, lauzaz eginiko bidea eta zabalgune bat. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.
Mendian gora lau bat kilometro egin ondoren, zelaiz eta pinudiz inguratutako zabalgune batera helduko zarete. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 21. orr.
Baso hartan, belarrak estalitako zabalgune bat zegoen eta hantxe gelditu ginen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 26. orr.
Santik, berrehun metro aldapan behera gidatu ondoren, bide bazterreko zabalgune batean gelditu du kamioneta. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 148. orr.
Israelgo Armadak alerta gorena ezarri eta bost mila polizia bidali ditu Meskiten Zabalgunera. Berria - Mundua 2004-11-13
Ilargia bera, berriz, zeruan eta errekaren zabalgune hartan aldi berean ikus genezakeen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 61. orr.
zabalguneko azoka (3); zabalguneko azokan (3)