Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zabalduxe 1 adlag zabaldu samar.

Lehenago ere, kalean ez bada baserrietan bederen, zabalduxea egon behar zuen, zeren eta 1838ko azaroaren 27an Esparterok debekatu egin baitu txapela janztea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 14. orr.

Atea zabalduxe utzi du.     «Bizia lo», 2003 - 35. orr.

Umeak betazalak zabalduxe dauzka.     «Bizia lo», 2003 - 7. orr.

2 (izenondo gisa)

Gonak odolez zipriztinduak, hankak zabalduxeak belaunburuen aldean, polizia aleman bat, SSetako bat, espaloi erdian barrez, eskuak aldakan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Badirudi esaera horrek, gure artean zabalduxea den sinesteren batean dituela bere erroak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus