Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere herriaren mugak zabalagotu zituen eta herrialdeak menperatu. Elizen arteko biblia 1 M 14,6
Biek ala biek blujin estuak, orkatilan zabalagotzen zirenak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.
Ehud Olmert Israelgo lehen ministrordeak Ameriketako Estatu Batuei hitzeman diela etxe desegite gehiago ez dela egongo eta Filadelfia pasabidea ez dela zabalagotuko. Berria - Mundua 2004-05-22
Bidea zabalagotu didazu eta nire oinak ez dira oztopatu. - 2. orr.
Boza behar baino gehiago goititu nuen, begiak zabalagotu baitzitzaizkion harritu antzo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 307. orr.
Haren aurpegi zimelean zabalagotu egin zen irribarrea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 272. orr.
Bi zabortegi horiek gero eta handiagotzen ari dira, gero eta zabalagotzen. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 124. orr.
Badira triangelu zabalagotuak; kamutsak, angelu bat kamutsa eta besteak zorrotzak dituztenak; zorrotzak, angelu guztiak zorrotzak dituztenak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.