Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

yuppie (orobat yupi, yuppi g.er. eta yuppy g.er.) 1 iz exekutibo gazte eta ekintzailea, ekonomia-egoera bikainekoa.

New Yorkeko yuppiek kobratzen dutena baino gehiago ordainduko dizugu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 429. orr.

Exekutibo agresibo, yupi nazkagarri, txuloputa tankerakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 150. orr.

Madrildik etorritako yuppie trepa batzuek "zangotrabatu" egin baitzuten.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 33. orr.

Yuppie itxurak erakutsi nahian dabilen jende-modu horietako bat seguruenik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

Emakume lodiarekin dagoen gizonari begiratzen diozu eta, segidan, beste mahai bateko yuppy itxurako trajedunari.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 116. orr.

Mendebaldeko kalekumea, yupi-jasp eta zeinahi egokieratako ezkongabea gustura joaten da horrelakoetara astegunean, sagardoa atsegin duelako, sustrai bila edo eskapada klandestino hutsagatik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.

2 (izenondo gisa)

Honek ere zaldunago egiten omen du hainbat eta hainbat jende: politikari, jaun enpresari, artista yupi...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 115. orr.

Txorrada yupi bat ateratzen zen, edo pelikula espainolen traza guztiak zituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus