Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Yiddisha, agian; badakik: ekialdeko juduen dialektoa. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 16. orr.
Gero eta gehiago entzuten nuen yiddisha. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 40. orr.
Liebkind Bendelek yiddishez baino ez zuen egiten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.
Kafkak Pragan ikusi zituen mundu horren ordezkariak [...] berak nekez ulertzen zuen hizkuntzaz, jiddischez, mintzatzen zirela. Berria - Kultura 2004-07-14
Atean jo zuen, eta yiddishez erantzun zioten, zakar, barrutik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 56. orr.
Mundu aberats hori [...] bizirik zegoen Bashevis Singerrek edo Joseph Rothek idatzi zutenean, batak jiddischez eta besteak alemaneraz. Berria - Kultura 2004-07-14
Aleman tankerako yiddishez hitz egin zidan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.
Yiddishezko idazle ezaguna zen hura ordurako Polonian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.
Bi gerren artean, New York zen yiddish kulturaren munduko gune nagusietako bat. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 9. orr.
Pauetik jinikako hiru musikarik eskainiko dute tzigano musika, bereziki Hongriako tziganoena, bai-eta Yiddish musika, Polonia, Errumania eta Errusiako juduena. Herria 2004-02-19
Ghettoetako jende bera aurkitzen zen ostera ere Manhattan behereko Orchard Street edota Hester Street-eko denda eta arropa lantegietan, eta ugariak ziren yiddish antzeztokiak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 9. orr.
Varsoviako yiddish idazleen klubeko zinikoek. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.
Jiddisch hizkuntza semitarra ote? Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 194. orr.