Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuetan Patroklo, bestetan arima erratu bat, hurrengoan sorgin bat edo yetia bera, pertsonaiok sor daitezkeela esan dut aurreko marrazkiaren bukaeran. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.
Horrela esplikatzen da elurretako gizon izugarriaren pertsonaia, yeti delakoa esan nahi dut. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 182. orr.
Ez ziren haien takoi-zapata biren urratsak, baizik eta yetiak bidean ohi dituen haserre-pauso astunak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 137. orr.
Asko dira Yeti izugarria edo Ness aintzirako munstroa ustez ikusi dutenak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.
Tipo ideala Yetiarena bezala delako: gutxik ikusi diten eta ikusi dutenek ez diten, zer gerta ere, etxean aurkeztu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 135. orr.
Institutu garaian esaten geninan bezala, ez dun nire Elurretako Yetia. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 135. orr.
"Yeti gizona" deitzen dute, Himalaiako abere famatu haren eite daukalako. Herria 2004-09-09