Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

yen iz Japoniako diru unitatea.

Japoniako nazioarteko zuzeneko inbertsioen parte garrantzitsu bat, 1985 ondoren, yenaren balio-igoeraren ondorio bide da, bai dolarrari buruz, bai europar diruei buruz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Truke-tasak dolar bateko 150 yen eta 1,80 marko ziren, eta, hala, ekonomia-adierazle nagusiekin adosturik zeudela erabaki zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

3,7 miliar yenen zorrarekin da ikastetxe haundi hori.  Herria   2005-06-30

Hoteleko gelaren faktura yenetan eman ahal izateko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 123. orr.

Japoniak, adibidez, ahalegin handia egin du yenak euroarekiko balio apala izateko, era horretan inportazioak merkatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-14

2001az geroztik %33 baliogabetu da [dolarra] euroarekiko eta %15 yenarekiko.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

Apreziazioa ez zen hain handia izan yenari buruz (%25 "besterik ez" bost urtetan), baina %50era iritsi zen hala ere, termino errealetan, Estatu Batuetako merkataritza-kide nagusien diruei buruz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus