Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

yanki (orobat yankee g.er. eta yanqui g.er.) izond/iz estatubatuarra.

Ni ez nintzela soldadu yanki bat Bigarren Mundu Gerra bitartean mendean hartutako herri batean umeei txokolatinak banatzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 163. orr.

Talibanen ustez «eragile yankiak» dira boluntarioak.  Berria - Mundua   2004-08-22

Inbidiaz begiratu izan dut, gurasoekiko miresmena film yankietan soilik gertatzen zela uste duenaren begiekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 134. orr.

Batek burua bisera yankiaz du estalita eta besteak fular tradizionalaz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 37. orr.

Yankiek, dena den, iragarri dute dagoeneko ez dituztela Afganistango bonbardaketak etengo barau-hilabetean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 59. orr.

Glenn Pattersonek aldiz yankia ematen du, betaurrekoak eta baseball kapelu horrekin aldean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 165. orr.

Yankiek, urdai-saltzaile batzuk baizik ez baitziren guztiak, lasterka alde egingo zuten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 247. orr.

Errua yankiena da; izan ere, wahabien eta baath alderdiko jarraitzaileen aliatuak dira», esan zuen Mohamed Ali mulak.  Berria - Mundua   2004-03-04

Kontrola zuten yankiek kontrolik gabe laga zituzten matxinoak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 360. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus