Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xuxurlatu, xuxurla(tu), xuxurlatzen 1 du ad ahapeka, ia ezpainak higitu gabe hitz egin.

-Eta zer? -xuxurlatu zion Jesusek-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 48. orr.

-Galdurik zaude -xuxurlatu zuen Iturriozek-.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

-Ez, ez -xuxurlatzen zuen-, ez da zilegi...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 205. orr.

-Mesedez -xuxurlatu zion Harryk haserre bizian-, zaude isilik, mesedez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 19. orr.

-Gaixoa... -xuxurlatzen du amak, eta hasperen egiten-: Eskerrak...!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 27. orr.

-Peeves -esan zuen, ahots latzez xuxurlatuz-, Baroi Odoltsuak bere arrazoiak ditu ikusezin ibiltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 247. orr.

-Andreas... -xuxurlatu zuen gero, ia bere kolkorako.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

-Ezin ederragoa duk gero -xuxurlatu zuen Claudek, guztiz txunditurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

Kasik ez entzuteko gisan xuxurlatu zuen: "Ez dago gaizki... polit nago”.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.

Edmeak, orduan, xuxurlatu zuen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 275. orr.

Txapliri xuxurlatu zion belarrira: [...].  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 124. orr.

Aurrena "Polikarpo!" hots egiten zuen, eta hurrena "Mix, mix, mix" xuxurlatu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

Marisa ere hurbildu zen, eta galdetu zidan ea zer xuxurlatu zidan Juliok lurrean etzanda zegoela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.

Gizon bat apezari hurbildu eta zerbait xuxurlatu zion belarrira.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 233. orr.

Zaldiari agindu bat xuxurlatuz, buelta erdia egin zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 154. orr.

Beren artean hitz batzuk xuxurlatu ondoren, korrika jarraitzen zuten beherantz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Mundua mamu bihurtzen duen ilbete horietakoa zen, gauza guztiek, bizidunek eta bizigabeek, errebelazio misteriotsuak xuxurlatzen dituzten horietakoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 181. orr.

Gauero buruz ikasitako hiri ferrobiarioen izen zerrendak eta trenen ordutegiak xuxurlatzen dizkigutenak belarrira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 217. orr.

Arbasoen mintzoan "Kontrizionezko Akta" burutik buru xuxurla zezakeelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 140. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

"Iso" xuxurlatu batez gerarazi zuen osabak animalia, pipa piztu behar baitzuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus