Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lotsa sentitu zuen, hobeto gogoratzen baitzen arbola xuxurlari eder haiekin, mutilekin baino. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 23. orr.
Sam bere ondoan belaunikatu zen, eta ahul, ia entzunezin, Frodoren ahots xuxurlaria entzun zuen: [...]. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 272. orr.
Maite ditut Rilkeren poesia xuxurlariak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 295. orr.
Horrelakoetan, Sofik belarria lur xuxurlariaren gainean jartzen zuen mendiaren ahotsa hobeki aditzeko. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 19. orr.
Ehundaka eta are milaka entzule xuxurlarik eta askotan asaldatuk entzun zezaten. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 238. orr.
-Kontuz aizak! -xuxurlari egin dio errieta Mikelok, izuak irentsi beharrean. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 112. orr.
Xuxurlari eskatzen zion marabutak horrelakorik horren ozen ez esateko, bere inguru guztian beldurrez edo begiratzen zuen bitartean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 97. orr.