Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xuxu-muxuka adlag adkor txutxu-mutxuka.
Entzuten nituen, ez erditaraino ez eta gutxiagorik ere, ez aurrez aurre nire kontra zetozela; baina atzetik xuxu-muxuka, ihesi eta disimuluan atximurka bezala, itzul nendin. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.
-Xangarin -esan zuen xuxu-muxuka-, agian ni mozkor arraila nagok eta mamuak ikusten ari nauk [...]. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.