Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xuxendu, xuxen(du), xuxentzen (orobat xuxent g.er.) 1 da/du ad adkor zuzendu.

Huts zerbait egin baldin badut, Errege Jaunak erran diezadala xuxentzeko, zeren ene xedea guztiz garbia izan baita.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 195. orr.

Pentsatzen dut, zuekin erran nezazkeela, zuekin izanez eta bertzeek ere ni xuxen nindezaketela, zuk ere bazinukeela ni xuxentzekoa.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 124. orr.

Jean-Pierre Raffarin gobernuburuak dauka haatik makur hori dena xuxenduko dela ondoko urteko.  Herria   2003-10-02

Makur batzu baitira oraino xuxentzekoak, hala nola Xipre ugarteaz direnak Turkiaren eta Greziaren artean.  Herria   2002-09-12

Orduan hasi zait zekiena azaltzen, ene sentimentuak goxoki torratuz naski, ideiak xuxentzen, hots abstrakzio mundutik jautsarazten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 40. orr.

[Liburua] debekatu zuela Inkisizioak, zenbait lerroaldi xuxendu arte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 202. orr.

Gero haatik xuxendu ditu bere solasak erranez, [...].  Herria   2003-01-14

Entzunak entzun, iragarpenak ere, haizeen arabera xuxendu eta egokituko nituen beti.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 102. orr.

Hala, ez dik gu bezala okerrak xuxentzen ibili beharrik, egiten duen guztia zuzena delako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 259. orr.

Ez da aski izanen gobernuak eskuz-esku plantatzea, beharko dute ere zinez karkulatu makur batzu ez direla luzarat baizik xuxentzen ahalko.  Herria   2005-09-29

Xarhaiteko bidea, hor ere gauzak behar dira xuxendu, kabinet "Foucault-Difourg" hautatua izan da lanaren egiteko.  Herria   2005-05-12

· Buruan bertze zerbait zerabilela eta irri malizios bat xuxentzen zidala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 78. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Filosofiako kopia "xuxenduen" notak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauzak xuxendu (5)

makurren xuxentzeko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus