Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xuxenarazi, xuxenaraz, xuxenarazten (orobat xuxentarazi) du ad adkor zuzenarazi.
Hemen nituen ere, duela hemeretzi urte bizikletaren aitzineko errotaren arraiak xuxenarazi, Piedrafitako patar luzean eroriko eder bat eginik, Elizaberriko Beñaten txirrindularen gibeleko gurpila hunkitu nuelakotz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 211. orr.
Frantsesez mintzatu nahi luke, eta ariketa batzuk xuxentarazi. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.