Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xuxen 1 izond adkor zuzena.

Baita egin ere makulu eta eskumakila dotore askoak gorosti lerden xuxenarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 273. orr.

Ezkerraldeko bidean, kurutze bat, naski bide xuxenaren seinale dena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 123. orr.

Lopek huts egin zuen, baina bide bat ireki zuen, eta gaurko bide okerra biharko bide xuxena da batzuetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 586. orr.

Sistemak, aldi berean, bere buruari ere erakutsi behar dio kapable dela gaizkilea bide xuxenetik abiarazteko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

Igandean, Makean, komertsio xuxenaren besta.  Herria   2004-11-18

Joanden egunean, hango polizak bere saretarat bildu du, jestu gutiz azkenean, han egoiteko paperik etzuela, ez segurik paper xuxenik.  Herria   2001-02-08

Patar gogorrean, izpirituak indarra neurri xuxenean manatzen duela, eta zangoek aldiz izpirituari erantzun goxoan erreferatzen diotela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.

Beti arrapostu xuxenak laster emanez.  Herria   2001-02-08

Gaurko Bretainiako problematikari behako xuxen eta xorrotx bat emanez.  Herria   2001-10-25

Eta nago [...] aurkitu dudala Hamleten zoramenaren kausa xuxena.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 78. orr.

Hitza aristokratikoa da, eta ez du baliokide xuxenik gure hizkuntzan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 139. orr.

Zerikusi xuxena izan zutela hartan bai aita Bartolomek berak eta bai gure amak ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 288. orr.

Arras inportanta edo garrantzitsua da hitzen erran-nahi xuxenaren jakitea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 11. orr.

Euskara on eta xuxen batean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 86. orr.

12 presunek aurkitu dute pottokaren pisu xuxena: 123 kg.  Herria   2005-12-15

2 (pertsonei dagokiela)

Berenaz biziki gizon laketa eta xuxena, jendekina eta mintza-erretxa.  Herria   2005-09-15

Denetan gizon zintzo eta xuxena agertu da eta gainerat fede handikoa elizako urratseri arras jarraikia.  Herria   2003-05-29

Eta jende xuxena, xuhurra, onbera, ez al da funtsean, inoren zinezko izakerarekin deus ikusirik ez duen apaindura xuriz biziatua?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Cenci familiaren ospe handiak itsutuko ez zuen epaile xuxen bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 37. orr.

Xuxena eta leiala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 111. orr.

3 (predikatu gisa)

Bai-eta ohartu ere holako "egia" batzu badirela xinpleegiak xuxenak izaiteko!  Herria   2001-09-27

Ebaki-kolpeak xuxen eta garbiak, talibans delakoen kontra igorriak eta ez Afganistandarren kontra.  Herria   2001-10-18

Gobernua aldiz beti bere hartan, agertu dituen xedeak egokiak eta xuxenak direla, behar-orduen araberakoak.  Herria   2003-06-05

Ez dakit xuxena den fama hori, zeren eta denen buru ez dut uste hazpandarrak besteak baino gormantago diren.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 139. orr.

Astronomoen konduak xuxenak badira.  Herria   2005-11-03

Inketa eta xuxena da omen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.

Epaimahaian behar da izan ahal bezain xuxena.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 125. orr.

Zer da xuxen Ezpeletako egun hori?  Herria   2003-05-15

Nor munduan zuek baino aberkoiago, autozentratuago, xuxenago eta xantuago?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

4 (adizlagun gisa) zuzen.

Harry Blount, makila bezain xuxen, besteengandik pixka bat bakandurik zegoen, kapelua erantzirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 166. orr.

Izokinak gure ibaietan gora edo enarak habiara xuxen gidatzen dituena bezalako indar bat. Ziztuan atera eta xuxen aroztegira jo zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

Ostikoen ondotik, xehaturik, deabrua gostatzen zitzaion urratsari xuxen jarraitzea. Pazientziaz txirrika guztietako hariak xuxen gurutzatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 134. orr.

Bertara eraman zituzten xuxen emaitzak, hamarrenak eta eskaintza sakratuak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 31,12

Ildoa xuxen daraman goldelaria baino xuxenago ibiliko ziren guztiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 323. orr.

Horregatik, oker dagoelarik ere, xuxen zagok, orekaren legeak eta arauak xuxen betetzen dituelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 258. orr.

Begi bat oker eta bestea ez oso xuxen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.

Mutikoak ikusten du hortarik ez duela burua galdua eta xuxen dabilala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.

Inguruko baserrietako mutil haiek, ordea, berehala onartu bide zuten argudioa, eta Jeneralaren mezua xuxen ulertu: Don Carlos eta Lizarraga zirela buruzagi bakarrak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 221. orr.

Bai eta hiztegi bat ere, "jatorrizko testua xuxen ulertzeko lagungarri, zeren oraindik ez baitakit latinik".  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.

Bertara eraman zituzten xuxen emaitzak, hamarrenak eta eskaintza sakratuak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 31,12

Forentseek ez zekiten xuxen burdinen uherrak geldotu edo bizkortu egiten zuten gorpuaren usteltzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 56. orr.

Ez dakit xuxen nola den ere.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 40. orr.

Ez zekien xuxen zergatik egin zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 104. orr.

Ez nekien xuxen zer gertatu zitzaidan baina beldurraren beldurrez ez nintekeen negar egitetik geldi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.

Geroaren berri xuxen dakiena beti ixilik dagoela.  Herria   2001-10-25

Ez dela hori hain errex, egiazko hastapena non den xuxen finkatzea!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 23. orr.

Hemen biek jotzen zuten eta frango xuxen hastetik, bereziki garaztarrak, hunek abantaila: 6-0, 14-7, 24-17.  Herria   2001-04-26

Zer idatzi zuen xuxen Moisek, harek egin bazuen bederen?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 75. orr.

Eta amak, oroit naiz arras xuxen, erakutsiak zizkidan Erromako Bidearen izarrak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Txistu eta tuntunen soinuak entzun baitzituen jendearen gonbidatzen dantzara, edo xuxenago errateko dantzetara.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 146. orr.

Ekuazioa xuxen betetzen zen soluzio diluituetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

-Zer erran nahi duzu xuxen?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 39. orr.

• 5 adlag (kopuruekin) justu, zehazki.

1945-an bururatu baitzen, duela xuxen 60 urte.  Herria   2005-01-06

Hogoi garren mendeak xuxen hiru urte.  Herria   2003-11-27

Duela xuxen berrogoi urte Pazko biharamunarekin hor bildu baitziren Enbata-ren sortzaileak.  Herria   2003-04-17

Urte bat xuxen Donibane Garaziko zitadelaren karrikan behera lehen urratsak egin nituela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 212. orr.

770 kilometro xuxen ditu bideak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Lau eta erdiak: abiatu beharko, 14 kilometro xuxen gelditzen baitzaizkit egiteko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

91 beilari xuxen izan dira aldi huntan.  Herria   2005-07-28

0,737 balitz prezio xuxena, azken zazpikoa kendurik onartua litake pasatzea 0,74-etarat.  Herria   2001-07-26

6 puntuan. ik puntu 23.

Zortziak xuxen abiatu naizenean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 229. orr.

Attatea ostatuan, aratsaldeko 2-ak eta erditan xuxen.  Herria   2004-02-26

Aratsaldeko bi orenetan xuxen hasirik.  Herria   2003-11-27

Bi orenetan xuxen, jantzi berezia zuen enplegatu batek [...] gela tarro batera sarrarazi gintuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.

Meza 11 orenetan xuxen izanen da.  Herria   2004-03-25

Arratseko 9tan xuxen hasiko!  Herria   2004-11-04

7 hain xuxen

Hain xuxen, parkean sartzean, horra aita Ildefonse kaperatik ateratzen ari.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.

Bizkarra zakurik gabe, arin, hirian nabil, ezker, eskuin, bihar goizeko utziz ikustaldiak, biga hain xuxen Santa Maria de la Regla eta Real de San Isidoro basilika.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Eta Frantsesak hain xuxen nekez bada nekez hupatu dira finala laurdenetarat.  Herria   2004-06-24

Eta gure lurrez hain xuxen badugu gaurko egunean arrrangura frango.  Herria   2005-09-15

Gaur dira, hain xuxen, hamar urte bera joan zela, bera, nire ondoan bizi zen hura, nire beso artean loak hartzen zuena gauero, gauero.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 89. orr.

Hauxe jakin dut betitik, Lafittek berak salaturik: aita guarda zuela, hain xuxen Baigorrin sortua, Urdozko brigadan.  Herria   2001-09-20

Aitzakia atsegina, hain xuxen, egiazko problema bati ihes egiteko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 84. orr.

Plaza horretan bertan, Konstituzioaren plazan hain xuxen.     «Kuskue tanden», 2004 - 94. orr.

Hor politika gaiak ziren, hain xuxen, Espainiako gerla denboran zen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 95. orr.

Gu, ezkerreko geletatik hasi ginen, eta hain xuxen, eskuinaldera zegoen "Salon Mozart" deitutakoa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 61. orr.

Bazuen, harekin, alsaziar lagun bat, hain xuxen, jantzien sailean lan egiten zuena.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 192. orr.

Baigorriarra: artzain, apezpiku eta marexalen herrikoa, hain xuxen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 17. orr.

8 hain xuxen ere

Hain xuxen ere orduantxe banatu berria ziguten otamena ene düsseldorftarrari eta bioi, betikoa: zukua, sandwich zuri-zuria eta letxuga berdea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 26. orr.

Barre egin nuen noski, baina laztandu ere bai, hain xuxen ere alarguntsa gazte bat laztandu eta kontsolatu ohi den bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 90. orr.

Bere lelo osoa, hain xuxen ere, hodeien gorespena zen, eta Jainkoarena, Jainkoa hodeien fabrikatzailea den aldetik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 181. orr.

Herri honek nahi duen Euskal Herria hautatzeko eta eraikitzeko eskubidearen gauzatzera, hain xuxen ere.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 20. orr.

Egur kirrinka entzun zuen, eta berehala ohartu zen ganbaratik zetorrela, bere buru gain-gainetik hain xuxen ere.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 158. orr.

9 xuxen izan da ad ipar zuzen egon.

Oraikoan, gaztek badute beren biltokia, eta xuxen da.  Herria   2003-02-20

Osaba xuxen zen, eta berak paradaz ederki baliatu nahi zuen, etxeko probetxu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.

Hori ez dela manera, hori ez dela xuxen, idatzizko kasetaritzak ere zerbait laguntza merexi duela gaurko egunean.  Herria   2001-04-05

Xuxen zinen, hobeki pentsatzen da gorputza pausaturik eta horixe egin dut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.

Hoinbeste makur eta hoinbeste miseria badelarik bestalde, xuxen ote den bada hola jokatzea?  Herria   2003-12-11

Kondua xuxen da: ez bat gutiago ez bat gehiago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 112. orr.

10 xuxen-xuxen izond

Joko bat ere badute muntatua, nork kausitzen duen ardi gasna eder baten pisu xuxen xuxena.  Herria   2002-10-10

Horra azkenean sargiako dorrea; lerro xuxen-xuxenetan sartzen gara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 112. orr.

Esperimentu-kate ongi antolatua da beren jarduera, non ordena xuxen-xuxen logiko batean kateatzen baitira urrats guztiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.

Zuzendaria oso emakume ederra zen, dotorea, xuxen-xuxena.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.

Zonbat hil ote ziren gerla horietan? ainitz zernahi gisaz bainan xifre xuxen-xuxenik ez da aise emaiten ahal.  Herria   2003-05-29

11 (adizlagun gisa)

Xuxen-xuxen joan nintzen osaba Joanikotenganat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 179. orr.

Enricori azaldu nion nola ari zen han idatzirik zegoena xuxen-xuxen gertatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Unibertsoaren makina gaitzak berean jarraitzen du, xuxen-xuxen, geldigaitz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Ileko artesia xuxen-xuxen egina; traje iluna, marra argiz ildaskatua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.

Buztan lodi hura xuxen-xuxen nire barrenera amiltzen zen arte.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Ez dakit xuxen-xuxen kalkulatu nituen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.

Haren margolanetan gertatzen dena ez da xuxen-xuxen ezabaketa neurotikoa, baizik elementu batzuen nabarmentze irudimentsu bat, areagotze bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 179. orr.

Badakite behar den tokian orduan xuxen-xuxen egoten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 144. orr.

ik gorago 6.

12 xuxen-xuxena adlag ipar xuxen-xuxen.

Har xuxen xuxena, ta segi.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

-Bidea eskuin hartu behar dun eta gero xuxen-xuxena segitu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.

Hitzeman dirua xuxen xuxena jinen dela denbora poxi bat goiti beheiti.  Herria   2005-02-17

Badumende bat eta erdi, xuxen xuxena erraiteko 157 urte, aduana plantatua dagoela Ziburun.  Herria   2005-12-08

Perkain ohartzen da poliza xefa heldu zaiola xuxen xuxena berari buruz arrastatzera, keinu eginez poliza laguneri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 118. orr.

Bidea goiti doa, xuxen xuxena, mahastiei buruz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 186. orr.

Kurutze-Xuria noizkoa den badakigu xuxen xuxena, urtea idatzirik baitago harrian berean: 1616-a.  Herria   2003-07-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus