Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xutitu, xuti(tu), xutitzen 1 da ad adkor zutitu.

Kattalinek ordulariari so egiten dio eta harriturik, xutitzen da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 51. orr.

Tanpez zure gibelean jarriak dauden jendeak xutitu dira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 305. orr.

Xutitzen naiz, anartean doi bat gogortua nintzelarik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.

Xutitu eta ateratzera noa baina zaintzaleak pasaia hesten dit.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 38. orr.

Behatzaile guziek jar lekuetan xutiturik agurtu dituzte zelai gainean beren izerdia gogotik eman duten mutilak.  Herria   2003-01-09

Mahaitik xutitu nintzen, eta kanporat joan alegia eta deusez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 34. orr.

Hauek sakreka xutitu ziren, soinekoak xukatzen zituztela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

Lagun dezatela, guk ere parte hartuz, bizi mailean eta osasun mailean ere, berriz xutitzera doan herri pobre hori.  Herria   2004-04-15

• 2 du ad

Ez baitzuten merezimendurik gabe xutitu trinket hori herriko arduradun suhar batzuek herritarrentzat.  Herria   2004-09-02

Plazarat eremaiten dute zuhaitz edo arbola bat han xutitzeko eta han dituzte egiten beren rock kontzertu, karta joko eta guziak.  Herria   2001-07-05

Ez batek ez besteak ez dute orai gobernamendu iraunkor baten xutitzeko ahalik.  Herria   2005-09-22

Azkenean gobernu bat xutitzen ahalko dute eta ez dituzte laneko gaiak eskas.  Herria   2004-07-22

Irakian munduko batasun haundi bat xutitzera entseatu zen George Bush amerikanoa duela bi urte pasa.  Herria   2005-03-24

Geroztik beti bidean da Irakia berri baten xutitzeko lehia eta xedea.  Herria   2003-07-03

Kony horrek nahi luke Kanpalan gobernu bat ezarri, jainkotiarra berak dionaz eta hamar manamenduen legea xutitu nahi duena, Liburu sainduetarik ateraia.  Herria   2005-01-06

3 (era burutua izenondo gisa)

Nitan dagoen abere xutituak baitaki sortzez eta jitez mugimenduaren berri.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus