Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xurrut iz adkor zurruta.

Kafea xurrut batean hartu, jaiki eta bostekoa luzatu nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 82. orr.

Ardoari xurrut leun bat egin nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 164. orr.

Ardoari xurrut leun bat jo nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 141. orr.

Kantu eta xurrut mahaira jarririk daudela, haien ahotsak gero eta ozenago bilakatzen dira.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 215. orr.

Zeldan ez zen xurrutarik, egarritzen zirelarik ur xorta baten edateko edota goizetan ahoa eta aurpegiaren xafarrikatzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 81. orr.

Gorotz harrotzailea, herriko xelebre gixajoren bat izaten zen jeneralean, mantenu eta xurrut truke aste beterako edo etortzen zena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 300. orr.

Alexandro, bere ekintzengatik "Handi" izenaren jabe egin zena, xurrut zale samarra ote zen diote.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus