Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usaiako garbiketak eta xuriketak, beroan bero. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.
Karrikako emazte gehienek hor egiten zituzten bokatak eta xuriketak. Herria 2005-09-29
Harraskan xuriketak egiten ari da erromes bat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 135. orr.
Han berean, latsa tokian, xuriketak biziki errexki egiten ziren, dutxuloa zabalik sobera denbora utzi gabe, ura debaldetan enpoildu gabe. Herria 2001-01-25
Nik dutxa fresko bat hartu dut, xuriketak egin ditut, baratzean xukatuko baitzaizkit berehala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 38. orr.
Gibeleratekoan xetre ikusten ginuen petikora luzea behar zelarik iragan xuriketa bustiekin. Herria 2001-01-25
Orduan egitekoa dute alabainan beren arteko boketa, azken egun hotan oraino xuriketa meta ederra bildurik! Herria 2005-09-22