Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zergatik ezin zen ura jaso eta igan, ponpa xurgatzaile baten bidez, hogei cubitumetarik goiti. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 244. orr.
Punpa xurgatzaile bat eginez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 245. orr.
Izain xurgatzailetzat zeukaten gehienek Lenehan, baina, fama hori gorabehera, azkarra eta ele-ederra zenari esker gorde ziren lagunak erabat haren kontrako jarrera hartzetik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.
Birgharen energia xurgatzailea etsai bat bestearen atzetik herrestan eramaten hasi zen gero eta zurrunbilo zabalagoan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.
Berehala jarri zitzaizkien alde era guztietako xurgatzaileak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 131. orr.
Kapital naturala, hondar produktuen xurgatzaile izaki, gizakiak sortutako kapitalaren osagarria ere bada. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.
Multinazional xurgatzaileen nagusitasunaren kontra, munduko nazioen elkartasuna eraiki dezagun. Herria 2001-04-05
Sinets al zitekeen, benetan, titi bizkarroi mintzo-entzumen xurgatzaile haiena? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 159. orr.
Arrosa-xurgatzaileak zebiltzan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.
Orain ikusi dugu nola Herman E. Dalyk kapital naturala aipatzen duen, natur baliabideen hornitzaile eta hondakin xurgatzaile gisa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 59. orr.
Izan leitekez azeriak edo iratxo odol-xurgatzailea, eta zuzendariaren baimena behar dot oilategiaren jiran sorginkeria bat ipintzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 170. orr.
Loa pentsamendu fagozitatzailea da, bizitza xurgatzailea. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.