Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xurga 1 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik xurgatu.

Chupa Chups xurga enpresak salmentak beheititzen ikusi ditu iaz 18 Milioi euroz.  Herria   2003-02-27

Hemengo kargudunei berriz ere errana izan zaie hetsiko dela Baionako Chupa Chups xurga lantegia, 67 langile finkoak eta 30 interimarioak deusik gabe utzirik.  Herria   2003-06-12

2 xurga eta xurga

Urka-bilurren ezkerraldera, oholtzaren albo batean, gizon patxadatsu bat zegoen, ahoan zeukan buztinezko pipari xurga eta xurga.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Sudurrak ere ez zion arazo gutxi-gutxi ematen, xurga eta xurga aritu behar baitzuen etengabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Neskak zakil eder bat dauka ahoan, hortz artean, xurga eta xurga.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 85. orr.

3 xurga-xurga xurga eta xurga.

Zigarro bat piztua nuen eta handik xurga-xurga ari nintzen, mundua ezin erre eta hura erre behar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Ipurdian Antonio zunba-zunba zebilkidan ipurtalde dena goxatuz, Klaudio zurrup-zurrup zebilen ene zakil-potroetan, Imanolek xirri-xirri zegidan titiburuetan eta nik xurga-xurga berari buztanean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus