Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sua kondentsatzeko edo xumetzeko ere, gauzetan hutsunea nahasturik dagoela onartu behar da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 69. orr.
Ortziko hodeiak xumetzen direnean ere sortzen dira oinaztuak; zeren, haizeak leunki sakabanatzen eta joanean disolbatzen dituela, nahitaez jausi behar baitute hazi oinaztugileek. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.
Eraztunaren aurrean airea xumetu eta lekua hutsik gelditu ahala, atzean lekuturik dagoen aire guztiak sakatu egiten diola eta nolabait aurrera eragiten eta bultzatzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 451. orr.
Hala nola lo hartu aurretixek gauzak xumetu egiten diren, xehetasun franko guztien artetik bakar bat soilik nabarmentzeraino, hala, [...]. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 200. orr.