Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orbita haiek, beren sinpletasunean eta beren xumetasunean, guztia esplikatzen zitean, epizikloetarat eta eszentriketarat jo gabe. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.
Berak sarritan itxurazko xumetasuna bilatzen du, trabarik egin ez, eta konplexutasuna nolabait ezkutuan duena, motorren zarata entzuten uzten ez duena. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 110. orr.
Soinu egileen atalean ere, xumetasunerat jo du Jesüs pastoralak, txirulari, txanbelari, atabalari eta ttun-ttun eta arrabita jotzaileek soilik lagunduko baitituzte kiristi, türk eta satanen ateraldiak. Berria - Kultura 2006-03-21
«Xumetasun absolutuaren bila ibiltzen zen eta, horregatik, forma berriekin esperimentatzen zuen etengabe», azaldu zuen Carmen Gimenezek, New Yorkeko Guggenheim museoko XX. mendeko saileko arduradunak. Berria - Kultura 2004-01-29
Bat-batekotasun kantatuaren muinari eutsiz eta, ahal dela, muin hori sekula baino sakonago garatuz, bere xumetasunean, bere biluztasunean, inprobisazioaren benetakotasunean. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 64. orr.
Proportzio maskulino idealen itzulpen aritmetikoa da doriarra, "emakumearen lerdentasun eta xumetasunarena" joniarra, eta "neskato baten xumetasunarena" korintoarra. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.
On guztien Emaile eskuzabalak Frantziskori eman zizkion grazia eta dohainen artean, bada bat guztiz berezia: alegia, pobretasun guztiz gorenaren maitasunari esker, xumetasunaren aberastasunak gehitzea merezi izan zuela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 779. orr.
Norberarekiko Kontentutik Hantustea sortzen den bezala, Umiltasunetik ere Xumetasuna sortzen da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 365. orr.
Uste du Juan Jose Millás-ek, "xumetasun konplexua" aipatzean, osatu egiten duela idazle frantsesaren gogoeta. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 110. orr.