Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xumeki 1 adlag era xumean.

Maimonek hemen hain xumeki adierazten duen arau hau ezin garrantzitsuagoa da edozein exegesi linguistiko edo literariotarako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 242. orr.

Blanchek xumeki hitz egiten du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 76. orr.

Maimonek hemen hain xumeki adierazten duen arau hau ezin garrantzitsuagoa da edozein exegesi linguistiko edo literariotarako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 242. orr.

Izate orok halabeharrez eduki behar baitu, xumeki bederen, espezie edo formaren bat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 200. orr.

Aingeruen Andre Maria eliza lortu zuen apalki, eta anaiak beti bertan izatea eta elkarrekin xumeki bizitzea nahi izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 669. orr.

Moustakik gaztelaniaz ere hitz egiten zuen noizean behin kantuen berri emateko, beti xumeki, beti presarik gabe.  Berria - Kultura   2004-05-18

2 xume-xumeki adlag

-Beraz jendea xume-xumeki bizi da.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 198. orr.

Ez ziren kikildu eta poloniarrak Joanesen trantzea esplikatu zuen, xume xumeki.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 156. orr.

Deiztegietan kokatzen dira xume-xumeki, muturraren pean zaldalea ketan sentitzen duten ber.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus