Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ardura berezia hartu nuen botoiak zuzen lotzen, bakoitza bere xuloan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.
Ateko xulotik behatzen du zaindari ailegatu berriak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 86. orr.
Leihatilara joan eta saltzaileari lau token eskatu zizkion xulotik hiru dolar sartzen zituen bitartean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 30. orr.
Pentsatu bezala, lau hilabete alferren ondotik, nire giltzak ez zuen arroztu eskaintzen zitzaion xulo laguna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.
· Matraila-xulo maliziotsuek ahoaren albo banatan iraun zuten galdera egin eta gero ere. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.
Hargatik debekatu zigutela elkar bustitzen ibiltzea, erraiten zutelako ezen ura azal-xuloetarik sartu eta eragin gaixtoa izan zezakeela gure humoreen funtzionamenduan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 306. orr.