Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xuko (orobat xuku g.er.) 1 izond ipar lehorra, idorra.

Bide xuko, patartsu eta harritsu batean naiz oraindik, eta hatsantzen hasia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 42. orr.

Aro xuko ederra aste ondarrean.  Herria   2004-06-03

Gorapenean sarturik, aro xuko baten menturan gaude.  Herria   2003-07-03

Aroa bere freskoarekin xukoan dago.  Herria   2001-06-14

Toki bero eta xukoa, biziki arno ona egiten da.  Herria   2003-10-23

Oro har halere toki frangotan bazterrak zoin diren xuku, iturrotxak agortuak, pentzeak larrutuak eta iralekuak jadanik larrazkeneko jauntzitan.  Herria   2005-08-11

2 (adizlagun gisa)

Sasoineko fresko, aroa xuko segituko du, bero handirik gabe.  Herria   2002-07-18

3 xuko-xukoa adlag ipar lehor-lehor.

Galdetu diotelarik zerbait makur bazuenetz, politika-sailean bixtan da, Sarkozy-rekin, xuko xukoa hauxe ihardetsi du: ni niz nagusi eta nagusiak manatzen du, minixtroek obeditzen dute.  Herria   2004-07-22

Xuko-xukoa ezarriak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.

Hain naiz egarri non uste baitzait, aska xuku xukua ikusirik, agortua dela iturria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus