Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xukatu, xuka, xukatzen (orobat txukatu g.er.) 1 da/du ad lehortu, bustitasuna edo hezetasuna kendu.

Bekokiko izerdia xukatu ondoren.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.

Sudurzapi bat atera zuen poltsikotik, bekokia xukatu eta bere gutunetara itzuli zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.

Aitak irribarre egiten zion, izerdiaren perlatxo zuriak zapiaz xukatzen zizkiola.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 169. orr.

Malkoak xukatu eta zurrutada txikitan hasi zen edaten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 61. orr.

Begizuloetako negar-malkoak xukatu nizkion musuka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.

Txabusinaren mahuka batez xukatu zituen begiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 234. orr.

Eskua erabili du aurpegian erori zaizkion euri tantak xukatzeko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 88. orr.

Ni mukiak ezin xukatuz nenbilen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

Mukizapiarekin xukatu nuen aurpegia, emakume beltzak nire galtzei hautsa gain-kentzen zien bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.

Eskuak xukatu zituen eta, berriz jarri zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 22. orr.

Mariak, nardo garbizko kilo erdi bat ukendu, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta gero bere ile-adatsez xukatu.  Elizen arteko biblia   Jn 12,3

Bev-ek eztiki xukatzen dio zauria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

Mirandek betaurrekoak xukatu zituen eskuzapi txiki batez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 199. orr.

Hirugiharren azken zukua ogiaz xukatu eta kafe kikara hustu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 36. orr.

Koxepa ontzien garbitzen ari zen, azken basoaren xukatzen doi-doia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 67. orr.

Dutxatik xukatzeko oihalik gabe ateratzen ziren kanpora, oraino busti bustirik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 97. orr.

Trinketeko sukalde xokoan ixil-ixila baxera xukatzen.  Herria   2004-08-12

Garbitua eta xukatua zegoen baxera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 216. orr.

Harriak berez bigunak eta porotsuak izaten direnez, erabat lehortzen dute morteroa, ur guztia xukatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Harria bera izaten delako lodia eta sendotasun handikoa, eta ezin izaten duelako morteroak duen hezetasun guztia xukatu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

2 idortu.

Idorte sasoinean, dena xukatzen da, zuhaitz batzu baizik ez direlarik berde gelditzen.  Herria   2004-04-29

3 ezin xukatzuko izlag

Itsasu herri huntan, hamalaueko gerla denboran, 48 hilabetez, hilabete oroz, bana bertze, gazte baten hil berria jasan behar izan da, ezin xukatuzko zauri biziak idekiz aldi oroz...  Herria   2005-05-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus