Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da dudarik, arrain batzu bakandu eta xuhurtu dira gure itsas-aldean. Herria 2001-08-02
Arraina xuhurtu da, alde batetik, kutsadurarekin. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 150. orr.
Bassoran, jendea kexaturik altxatu da podorearen kontra, elektrika eta ezantza xuhurturik. Herria 2003-08-14
Bazter guziak kixkilduak, ura xuhurtua, kabalek ere azkarki sofritu dute ainitz tokitan. Herria 2003-09-04
Frantzia barnean, erditsu hortan edo ipar-aldean badira departamenduak nun medikuak arrunt xuhurtuak baitira. Herria 2004-06-24
Ikusten delarik ikatza, petrola eta holako indargaiak azkarki xuhurtzen ari-eta, frango badaudela arrunt nukleartegien menturan, [...]. Herria 2001-01-11
Mendearen bukaerarako infernuak, paradisuak, ardiak eta artzainak desagertu ziren, elizak hustu eta apez larderiadunak xuhurtu. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 67. orr.
Ondorioz, erretreta kutxa horien gastuak emendatuz doatzi, diru-sartzeak aldiz xuhurtuz! Herria 2003-02-06
Azken denbora hotan alabainan, lana berriz xuhurtu da. Herria 2003-05-01
Hain zuzen, zure libertate hori berriz eskuratzeko orduan, xuhurtzen eta mugatzen omen dizute, noiz arte ote? Herria 2001-07-19
Sortzeak hola xuhurtzea gogoetagarri da segur geroari buruz. Herria 2002-12-12
ura xuhurtzen ari (3); xuhurtzen ari (11)