Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pentsamoldeak oso errotuta dirau: zikoizkeria, lukurreria eta xuhurkeria bezala, indibidualkeria edo berekoikeria ere nagusi dira egungo gizartean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.
Ene gaztetako ikaskideak eskuin eskuko hatz lodiaren eta zuzenaren artean atxikitzen zuen kikarako kafe hutsak, hiru azukre kozkorrek gozatuagatik ere, xuhurkeriaren marka iduri zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.
Izadiaren txantxa praktiko desatsegina izan zen berak sorturiko animalia ornodunetako talde batzuk sei hatzez hornitzea lau gorputz-ataletako bakoitzean, berezko abako miresgarri hori daukatenei aldi berean erabiltzeko arrazoimena eman gabe; Genus Homo arrazoiaz hornitzean, ordea, hatz-behatzekin xuhurkeriaz jokatu zuen, hamarrekoak eta hogeikoak bakarrik ematen baitituzte batuta. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.
Ez zuen inortaz gaizki erran, ezta diru kontuetan xuhurkerietan ibili ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.