Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xuabe 1 izond suabea.

Evak larruazal xuabea zeukan. Malda behera xuabea aprobetxatuz saiatu zen arnasa berreskuratzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 112. orr.

Urak uhin xuabeak egiten ditu eta borobil txikiak handituz joaten dira larruaren koloreko bazterretan hil arte.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 62. orr.

Zein atsegina udaberriko aire xuabea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 37. orr.

Bazekien entzuten, lagun ona zen, ahots xuabea zuen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 87. orr.

Haren manera xuabeak eta izaera biguna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

Ur urdinaren eraso xuabe nekaezinak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.

Berehala, xuabeak ziruditen kolpeak gogortu egin ziren, adarrak soilduz zihoazelako eta egurrak egurra besterik aurkitzen ez zuelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

Gaztaina-koloreko ile hura zetazko jantzia baino xuabeagoa zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 129. orr.

2 (adizlagun gisa) ik xuabeki.

Agur esateko era politagoa zen inoren eskularruari tira egitea, hatzetatik xuabe, ume jaioberriek egiten diguten eran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.

-Zuei ardoak erasan dizue -esan zien xuabe, baina hitzak ondo ahoskatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 49. orr.

Musika aparatuan, Mick Jagger ari zen beti, xuabe, burua gorputzetik bereizten denean bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

«Oso maitakor, xuabe, goxo» hasi zela dio.  Berria - Harian   2006-04-06

Urte batzuetan, hotz-beroaren aplakatze hau, xuabe, koskarik gabe egingo da, eguratsa eta airea baketsu, zirkinik gabe dabiltzanean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.

Zenbat eta geldoago, orduan eta xuabeago eta astiroago dator iparreko joera umel euritsua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 412. orr.

3 xuabe-xuabe adlag

Beren oinetan, amildegi baten bukaeran, itsasoa ikusi-entzuten dute, arroken kontra xuabe-xuabe lehertzen.     «Bizia lo», 2003 - 86. orr.

Belarritik gertu ari zaio, xuabe-xuabe, ia ahopeka.     «Bizia lo», 2003 - 140. orr.

Lagunek adarra jotzen zidaten xuabe-xuabe, esanez: [...].  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 71. orr.

Medikuak jakinarazi dio bihar bertan has daitekeela entrenatzen: korrikan eta piloteatzen, xuabe-xuabe, lehen egunetan behintzat.  Berria - Kirola   2004-04-27

Orain..., zergatik ez Pet Shop Boys xuabe-xuabe.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xuabe xuabe (18)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus