Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xotx 1 iz adkor zotza.

Sahatsa bezalaxe, xotxak lurrean tinkotu, urmael ingurua nahikoa, altsuma berriak bertan agudo sortzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

Xotxetik heldu dira altza, sahatsa eta bertze zonbait zuhamu mota.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

Xotx edo dado baten bidez, behar ziren hiru pundutako lerrora heldu irabaztekotan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.

2 irud/hed

Zeren eta, ez behialako Euskal Alderdi Jeltzale zaharrak, ez haren ondotik agertu diren xotxek, ez dute oraino partida irabazi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 32. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ogi meta borobilak, xotx taula batean bezala jarriak daude, orain emeki emeki lurrean pausatzera doan eguzkiak haien itzalak luzatzen dituela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.

· Ezingo zuten noski baldin eta bentariak kanabera-xotx bat zulatu ez balu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.

4 txotxetan adlag

Noiztenka ostatura hurbiltzen zen kartetan edo xotxetan jostatzera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.

Tonneliers karrikako ostatu batean, lau gazte xotxetan jostatzen ari ziren, irriz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus