Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xorta 1 iz likidoez mintzatuz, tanta, apurra.

Kattalinek lehenago zerbitzatu patxarenetik xorta bat hurrupatzen du eta apal apala jarraitzen [...].  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 166. orr.

Xorta epel eta larri batzuk.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.

Botila bat esnerekin itzuli zen baratzera, xorta bat platerean ipintzera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 198. orr.

Guk hemen maite dugu ongi jatea, xorta bat edan, dantzan eta...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 209. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arno xorta bat, ura...? -galdegin zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.

Gure aitari mutilok jatorduetan ardo xorta bat edatea gustatzen zitzaiolako.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 91. orr.

Kafesne xorta bat.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 28. orr.

Eskuan zeukan baso garbia mahaira ekarriz, kafe xorta baten zerbitzateko asmoz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 67. orr.

Gero kafe xorta bat, edo halako zerbait, kolorez bederen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 51. orr.

"Ospatzeko gauza handirik ez dago, baina...", eta burbon xorta bat isuri zuen apalategitik hautatutako kopan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 30. orr.

Hartu pattar xorta bat biderako.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 199. orr.

Ez ote dugu salda xorta bat merezi?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Ene bekatuarekiko hisiak ubide berean ipinarazten zituen, finean, ur-xorta haiek guztiak, eta uholde baterat biltzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 392. orr.

Ikusiz deus ere ez dutenentzat joaiki direla guziak, ur xortekin egiten dire errekak.  Herria   2005-12-15

Zeren segur bainago ezen Maddalenen hitz bakoitza euri-xorta biribil bat zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 448. orr.

Ene ezpainek bildurik Magaliren negar xorta bat edo bi.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 156. orr.

Haren hitz bakoitza olio xorta bat bezalakoa baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Iduri bakoitzari humore-xorta bat balegokio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

Buruhas naizelarik, izerdi xortetan eguzkiaren sistak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 102. orr.

Artean hazi-xorta galduren bat zeriola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.

Sainduaren odol xorta iduriz lehor bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 266. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehena izenondoduna dela)

Mainuaren ondotik, arno bero xorta bat edan dute itsasoan sartu direnek.  Herria   2004-12-30

Ur beltz xorta bat ukaiten zuten ogiaren laguntzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

Eguerdi haietako salda ez baitzen bertzerik, ur bero xorta bat baizik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 127. orr.

4 irud/hed

Tauladaren gainean etzanik, bakoitza ahal bezala kokatu da, eleak isiltzen dira emeki-emeki, eta lo xorta baten egitera entseatzen gara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.

Musika xorta bat Hiru-Kultur elkarteko txalaparta joileekin.  Herria   2005-04-21

Bentzenoaren matrazean "ilar erdi baten lodierako" potasio xorta bat bota.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

5 adkor sorta.

Edo santiobelar puxkatxo baten tisanatxoa prestatuz, edo insusa-lorerik bere garaian bildu bazenuen, handik xorta ttiki bat botata edo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Aurreko urteko lore-belar eta landarez elizan bedeinkatutako xorta xaharra sutara botatzen zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Begira mihura xorta lotsati enigmatiko horiei.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 54. orr.

Pazkoan azao edo gari-xorta bat zeramaten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 223. orr.

Sudur ondora ekarri dut belar xorta loratua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 93. orr.

Noizetik noizera, xinpart batek besteak baino biziago urrez erraustatzen zituen haren ile-xorta barneko ilun-nabarrean gorrizka agiri zirenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.

Ornitologoak adiskidetasun-frogatzat eman zion aspaldi luzean garbitu gabeko ile-xorta baten truke.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 131. orr.

Kate-xortak ere egin zituen eta zutabeen goialdean ezarri; gero, ehun granada-fruitu egin zituen kate-xortetan ezartzeko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 3,16

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehena izenondoduna dela)

Kardea izena hartzen zuen, eskuan elorri xuri xorta bat erakutsiz jendea sorgindu eta liluratzen zuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.

8 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Haietan ere hegadun izaki-irudiak, palmondo eta lore-xorta-irudiak zizelkatu zituen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,32

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arno xorta (7); arno xorta bat (6); belar xorta (5); bero xorta bat (5); euri xorta (9); euri xorta bat (6); kafe xorta (4); lore xorta (9); odol xorta (5); sagarno xorta bat (3); ur xorta (24); ur xorta bat (11); ur xorta baten (3); xortaz xorta (4)

lore xortak (4); ur xortak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus