Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izaiaren antzeko osto xorrotx puntadunak ditu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.
Banbu luze batzuren puntan lama xorrotx bat ezarririk. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.
Arku dotoreko bekainak zituen, aurpegi leun xorrotxa, mugimendu bizi baina zehatzak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 153. orr.
Neska lerdena, izpiritu xorrotxa, begi argiak, bertzeen hitzari beti erne. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 15. orr.
Segi hola xure izpiritu argi eta xorrotxarekin. Herria 2004-07-29
Begi argi xorrotxak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 31. orr.
Begi bat biziki xorrotxa. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.
Bere mixto xorrotxarekin xirika, badirudi ni tentaztea beste xederik ez duela ekarri. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 117. orr.
Lopez Ortiz gisa berean mintzo da hitz xorrotx hauekin: [...]. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.
Erakaslek ez zuten aise onartzen, sobera galde xorrotxak ateratzen baitzituen eta, kanporatua izan ainztin, bera joan zen eta penatua gelditu nintzen. Herria 2003-07-24
100eko 100 euskaldun izaiteko ametsa jorratu duelarik Itxaro Bordak, bere luma xorrotxarekin, Euskadi saria irabazi dion azken liburuan, [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 99. orr.
Politikari horiek apetitu xorrotxa dute eta jadanik badira boz horiek baizik ez baitituzte gogoan! Herria 2005-09-22
Itsasoaren marruma eta antxeten oihu xorrotxak ziren haien konpainia bakarra. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 216. orr.
Jakin-gose extu xorrotxa. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 101. orr.
Bi aintzinekoek izan dituzte beren pixtura aldiak, lehenik Belascainek, xorrotx eta bipil, gero aldiz Battitt Maytek, indartsuago. Herria 2001-01-18
Hau bezalako toki altuxketan, haizeak xorrotx jotzen du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 41. orr.
Arraunek xorrotx egin zuten hots, uretan denak batera berriro sartzean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 55. orr.
Begia beti erne eta beti berdin xorrotx. Herria 2003-07-10
Iñaki Arrosagaray joko horretan izigarriko pilotari trebea agertu zaigu, begia xorrotx eta zangoak zalu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 47. orr.
Sekulan baino erneago, beharriak txut, begiak xorrotx, eraman zituzten bi iheslariak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 60. orr.
begia xorrotx (3); izpiritua xorrotx (4); luma xorrotx (3)
begi xorrotxa (3); izpiritu xorrotxa (6)