Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xorakeria (orobat xorakeri eta xorokeria) iz ipar adkor zorakeria.
Eta gero, begiak maltzurkeriazko tanta lodiez pelatuak, destainazko ukituak ahotsean, kanona, kanona, horiek xorakeriak ditützü; dostetazko ume-engainagarriak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 137. orr.
Itsasuko zeremonia, edo bederen haren oihartzuna, ziurtasun horien barnetik begiratzen nituen eta beraz xorakeri horiek kanpoan uzten. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 79. orr.