Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xomorro 1 iz adkor zomorroa.

Lau bat orduko bidean ibili, eta apenas oroitzen dudan ezer, lehen ikusitako harri, iturri, ataka, bordaxar, zubi, arbola, belar, pizti, xomorro eta mila xokoren irudi nahastu batzuk ez badira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 336. orr.

Azterketa horrek diraueino txindurri edo beste xomorroren bat azaltzen bada.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Soro eta alorretako laborean hartxo eta xomorroen izurriteen kontra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.

Anbar tantoetan betiko harrapaturik geratzen diren xomorroak bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.

Herri hizkeran ezezik, literatura idatzian ere utzi du bere arrasto nabarmena gure xomorro hegalddun amorragarri honek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 120. orr.

Ebaki bat masailan, beharbada goiz hartan bertan bizarra mozten egina, eta mantxa gorrizta bat beheraxeago, xomorroren baten heldukada seguraski.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.

Zeru garbian errege ahaltsua da eguzki goria, eta haren azpian xomorroak bezain ezdeusak dirudite hamabi gazte izerdituek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 65. orr.

Ez-egiteko hori egitean bere burua jainkotzen zuela, xomorro izanez konformatu ezinik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.

2 (mikroskopikoa dena)

Ur tanta batean bizi diren xomorroak ez ditu ezagutzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 302. orr.

Baliteke aurretik edukitzea nik xomorroa barruan, eta hainbat gaitzen ondorioz gorputza ahuldua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 187. orr.

Orain elikagaiak kutsatzen dituzten xomorroekin nahiko komeria badagoenez, geroagoko legeriak zorrotzago jokatu beharko du.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 43. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Adar eta hostoetan, zuhaitz ale bakar batean, zientzia gizonek 50 xomorro mota topatu izan dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

· Jakina, paper-xomorro ezdeusen batek egingo zidan, ezer gogoan eduki gabe, Krapotkin izenpeko pasaporte hura.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 119. orr.

4 irud/hed

Xomorro familia gara gu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

5 xomorro-xomorro adlag

"Baliteke hegazkin supersonikoren batek sortutako dunbotsa izatea", adierazi zuen Baionako suprefetak xomorro-xomorro.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus