Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xolomo 1 iz adkor solomoa.
Mostradore altua, eta haren atzean neskazahar erdi herren begi-oker bat, txorixoa, xolomoa ala haragi egosia nahi al zenuen galdetzen zizuna, ahoa ia zabaldu gabeko errosarioan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.
Xolomo egin berriarekin betetzea bakarrik falta zaie. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
2 (hitz elkartuetan)
Mendi-buelta eginda gero geratu ohi ginen garai batean Sasibilen, xolomo-otarteko bat jateko. Xolomo usain goxoa dator nonbaitetik. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 82. orr.