Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errekulusara buruz segitzen dugu, xola hartan Gainekoleta auzoa uzten dugula, lehenago Hanxola deitua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 111. orr.
Patar xolan, etxalde handi baten aitzinean, zakurrak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 56. orr.
Gaztaroko oporretan gure mendi xolako pentzean belar edo soro metak moldatzen genituen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 28. orr.
Aski da gure erreka xoletarat itzuli bat egitea eta ez du nehork dudan ezarriko ura eskastua dela. Herria 2005-07-21
Biribilkatua bezala dago herria, xolan, xiloan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 181. orr.
Holako egun eder ospetsu eta debozione haundi horrek erakusten du jendeak bere bihotzaren xolan badaukala oraino zerbait onik. Herria 2001-04-26
mendi xola (16); mendi xola taldeekin (4)