Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xoko (641 agerraldi, 32 liburu eta 440 artikulutan) 1 iz ipar/adkor txokoa. ik zoko; txoko. (etxe, gela eta kidekoetan)

Jauntxoa supazter aitzineko zizeiluan jarririk zegoen, haren gizonak xoko batean dadoetan ari ziren bitartean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 187. orr.

Gehienetan, lantokian bertan lo egiten zuten, bi metro karratuko xoko batean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 131. orr.

Ibilaldi xoragarria egin dugu joan den astezkenean, ikusiz Versailles-eko jauregiaren xoko guziak.  Herria   2004-04-29

Ezkaratzeko xoko batean ezarri dut pilota, abilki.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 150. orr.

Kortako xoko batean zegoen mastin zakurra balakatzera hurbildu zen Eneko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 83. orr.

Xanek aita besoetan eraman zuen elizako xoko batera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 247. orr.

Hango geltoki bazter batean gelditu ziren eta preso guziak jautsarazi zituzten eta gorpuak atera, jenderik ez zen xoko batean, gauaren erdian.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 86. orr.

Burneteneako ganarrean [...]1920, 1930eko aldizkari pilak baziren, L'Illustrationenak bereziki, zoriontsuki irakurtzen eta ikusten nituenak, zorion osoan, bakar-bakarrik xoko gorde batean jarririk.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 129. orr.

Emankizun horren helburua, goxoki gomitarekin oren batez solastatzea, ostatu xoko batean edota supazter ondoan egiten den bezala!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 6. orr.

2 (bestelakoetan)

Hortaz, egiazko globalizazioa izan beharrean badirudi xoko batetik gainerako guztietara esportatutako bizimodu batez garela mintzo.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 148. orr.

Bazekiat Saran eta eskualdeko xoko guzietan ere zer pasatzen den. Lurreko xoko ederrena, mendiek zerua hunkitzen duten lekua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.

Ilunak jana eta izotzak dena errea sendi zuen bihotz gaixoaren xoko batean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 181. orr.

Mendi xoko honetan kasik denboraldiaren herena pasatu zait artean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 49. orr.

Kastilla xoko honetan, funtsean, haranetan ura bada non nahi, Kantabriako mendietarik datorrena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Zertan ote dugu Erakaskuntza Katolikoa gure xoko huntan?  Herria   2005-09-22

Urte guziz bezala etorri naiz aurten ere sortu nintzan xoko maitagarri huntara.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 189. orr.

Edo Euskal Herri barne horretako xoko pollit zenbaitetan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 169. orr.

Bihotzaren xoko batean atxikiko diat hire oroitzapena.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

Mutikotan ezagutu nituen "Moro" izeneko haiek datozkit gogora, oroimeneko xoko ilunen batetik arrantzaka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 140. orr.

Adierazteko orain arte, teologiaren alorrean, politika arazoek bazter xoko itsu, mugatu bat baizik ez baldin bazuten hartzen, hemendik aitzina gai horiek berak teologiaren erdi-erdiko lekuan jarri behar zirela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 168. orr.

Makar-ore hori batez estaliak zituen begiak, lerdea zerien ezpain-xoko biei.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.

3 (izenondo gisa)

-Eni ez zaut iduri ene adixkidea, ene anaia bezala zena, galdu dutala, ene ondoan senditzen dut beti haren presentzia eta oraino gehiago atzodanik, hemen, gain huntako leku xoko guzietan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 80. orr.

Hots, mendi xoko horietako herrixketan den hatsa!  Herria   2002-11-21

4 xoko-moko (orobat xokomoko g.er.) adkor xokoa.

Ur-erreka, oihan, pentze eta xoko moko ainitzen izenak, gutienez 90.000 euskal toponimo, 400 urte hauetakoak.  Herria   2004-03-18

Lehenik burua ongi busti nuen, gero hiruzpalau aldiz itzulikatu nintzen ur irakituaren azpian, bizkarra, papoa, hots gorputzaren xoko-moko guztiak behar bezala zipatuz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.

Erramu sainduarekin ur benedikatua nasaiki bota zuen exorziztak jendeen gainera, ganbarako xoko-moko guzietara, ohe azpia ahantzi gabe.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 158. orr.

1966an sortu zenetik 1984a arte, Euskal Herriko xoko moko guziak kurritu zituen Oskarbi taldeak, gaitzeko arrakasta bilduz denetan.  Herria   2004-12-02

Bakea kordokan dagon xoko moko guzietan kausitzen da Carter jauna bakearen fagoratzeko.  Herria   2002-10-17

Milako bat entzule eliza barnean, xoko moko guzietan kokaturik.  Herria   2005-04-28

Xoko-moko guztiak ezagutzen nizkion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus