Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xo, ixilik otoi, ez holakorik erran! Herria 2001-02-08
-Xo, aski dun! -Ahotsa gizendurik, deklamatzen hasi zen-: Xo! Ate bat zabaltzen dute urruntxago. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.
Ez errana, xo, baina idatzia. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 172. orr.
Baina xo! Norbaitek salatu daut hau ere: delako beheretiar hori bera ez omen dela ez, hemen bezain gizon pollita... han... bere herrian. Herria 2001-09-13
Bainan xo, ez gero arno onetarik edo edari finetarik, nahiz horietarik ere arizan diren bixtan da, bainan gehiago barnea freskatzen duten horietarik! Herria 2005-07-21
Bainan xo, feriak feriatei, beharriak tutaturik ere hirietako haro handi horrek, bixtan da Eguberrik besterik ere badaukala oraino. Herria 2005-11-24