Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xixtu1 1 iz adkor ziztua.
Hor diaudek halako bildutasun batean [...] jestu bat gabe, pilotaren xixtuari eta klaskari beha eta kintzea trenkatzen delarik, bihotz batez, oihu batez goresten die pilotaria eta txalotzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 36. orr.
Xixtu bizian iragaiten ginen autoen artetik, eta zenbait minututan, auzitegian ginen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 73. orr.
2 xixtuan adlag ziztuan, laster-laster.
Xixtuan pasa ziren hiru egun horiek! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 135. orr.
Goazemak hemendik, xixtuan! Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 258. orr.
140 bat polizia-gizon eta jendarme, gaitzeko xixtuan ibilki, etxe-miatze batzu eginez goizean goizik... Herria 2004-10-07