Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikusiko duzu ze ondo biziko garen elkarrekin, ze ondo pasatuko duzun nirekin, titi-tente xixtrin honekin baino hobeto, Mikel. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 190. orr.
Huraxe eman zioten ordain bezala, nagusi xixtrin batekin lau hilabetean larrutan aritzearen truke. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 46. orr.
Jendaila xixtrin horrek. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.
Zertan nabil ni baserri galdu batzuetako kontu zaharrekin, aspaldi hildako mamuen maindireekin, herri xixtrin bateko xixtrinkeriekin? Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 71. orr.
Etxebizitza xixtrin bat aurkitu nuen, bestalde, Upaginen karrikan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 302. orr.
Ni lan bila agertu nintzen hartan, hantxe ematen ziren BBBko eskolak, barrakoi xixtrin batzuetan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 96. orr.
Paper xixtrin bat bera ere ez patrikan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.
Nylon-hari xixtrin bat bizar-makinaren barruan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 93. orr.
Aurretik pare bat bideo xixtrin egin eta orain zerbait luzexeagora pasatu nahi zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 197. orr.
Zenbat hitz xixtrin ez ote dut ikusi OEHn, alka honek baino askoz ere usario exkaxagokoa! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 265. orr.
Ikasleak, ordea, filosofiatik zizka-mizka xixtrin batzuk janda iristen ziren UBIra. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 98. orr.
Jenderik gehiena, plazer klase xixtrin horiekin xoratzen da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 311. orr.
Ez pasteleoan ibili, Baskongadentzako autonomia xixtrin bat lortzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 132. orr.