Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xixtadun (orobat xistadun) izond adkor ziztaduna.

Arrosa xixtadun batean, ene ustez.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 29. orr.

Belar xixtaduna etzanzakuaz estalirik, jatera noa, gero nagiki luzatzekotan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 168. orr.

Hiru metro gorako hesi xixtadun eta tinke haien artetik, aleman armatuen zangopetik, zenbait minutaz ihes joaiten zirelako irudimena zeukaten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 12. orr.

Orai murruz eta alanbre xistadunez bideak hetsi dituzte.  Herria   2004-11-25

Soldaduaren begirada xixtadunak hertzeak korapilatzen zizkion, baitzekien zer gerta zekiokeen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 122. orr.

Egiaren eta herritarren errespetuaren izenean, gertatu zaio behin baino gehiagotan ihardespen xixtadun batez hala zenaren erraitea, eta eztabada polemikoetan sartzea ere.  Herria   2001-10-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus