Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xixare 1 iz adkor zizarea.

Begi bizkorra (erreparatzekoa da xixareei eta beste zenbait abereri so eguraldia nola igartzen zuen).  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 105. orr.

Pausatu zituen bolak bezalako begi haiek nire gainean, xixare baten, bare baten, ezerez baten gainean jarri balitu bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

Zer egos dezake ni bezalako alproja batek, ofiziorik narrasenean aritzen den xixare batek?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 113. orr.

Euskara garbiz, norbeitentzat erraiten duelarik xixaria dela, horrek erran nahi du arrunt mehea eta txarra dela.  Herria   2003-02-27

Biziaren alde naiz [...] xixariak baliatzen baldin baditut ere arraintzan artzeko.  Herria   2005-12-01

2 (izenondo gisa)

Aitak ez zuen erdaraz egiten eta berak ez zuen euskaraz deus konprenitzen, euskaldunok jende xixarea ginela esaten zigun, Euskadi herrixka zikin bat zela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus