Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure irudimeneko xirulariak, koplariak, larrepoetak datozkit gogora. Zuberoako kantak emango dituzte Jean Bordaxar, Jean-Pierre Luro, Jean-Noel Pinque eta Robert Larrandaburu kantariek eta Jean-Charles Sanz xirulariak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 126. orr.
Aña Garat armendariztar eta Frantxua Lucu bitirindar makilariek; xiberotar xirulariek, Mixel Etxekopar eta hunen lagunek. Herria 2004-12-23
Hamelingo xirulariaren gogatzeko tresnaren ordez behartzeko zartailua har dezakete. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 432. orr.
Hiru xirulari eta bi danborrero zeuden, baita turuta bat ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.
Kantari xirulariren bat xorroxioka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.