Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xirri2
1 xirri-xirri izond

Xirimiri xirri-xirri hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 397. orr.

2 (adizlagun gisa)

Euria xirri-xirri egin arren, sekula baino ederrago iritzi nion gure hiriko gauari. Hauek, mendi kasko eta lepoei kateatuta gelditzen direnean, xirimiri eta lanbro gisara, xirri-xirri botatzen dutena, ia beti, han goian, mendian gelditzen da.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 87. orr.

3 xirri-xarra (orobat xirrixarra) iz

Zintzur karranka ematen zuen musika aditzen zen, mutiko isiotuak higiarazten zuen panderetaren xirri-xarrak suge-ozenaren ezpalen karkara zinominokatzen zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 139. orr.

Emaztearen oihu eta negarren oihartzuna biderkatzen zuen labanaren mihian hara-hona zebilen xorroxtarriaren xirrixarra metalikoak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

4 (adizlagun gisa)

Autoak aurpegi kontra, nondik bazterrera egingo, bide izkinatik xirri-xarra hasi zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xirri xirri (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus