Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kruasanak jaten eta xirriak trukatzen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 71. orr.
Dezentziak eta modu onek mende hartan markatzen zituzten neurrietatik harago joanez gero, desegoki zen hitzen bat esanez gero edo komeni ez zen laztan edo xirriren bat desgaraian eginez gero. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.
Atzetik gazte taldeak agertzen ziren, bikoteka edo taldeka; bikoteak baldin baziren xirriak egiten zituzten eta multzoan etorriz gero builaka ekiten zioten. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 208. orr.
Hotel bateko kafetegian, erakusleihoaren beste aldean, putakumea eta Aintzane, kafea eta kruasanak hartzen, noizean behin elkarri xirri arinak egiten esku-gainetan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 70. orr.
Antoniori eskatu nion titiburuetan xirriak egin ziezazkidala. Aitor Arana «Onan», 2000 - 125. orr.
Neska hau erdian nire Mikeli xirriak egiteko? Xirri egiten ere ibili omen zineten. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 192. orr.
Ezin dit inork egotzi Josafateko Zelaia maitaleak xirri egitera biltzen diren parke xalo batekin nahastu izana. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 21. orr.
Klaudio zurrup-zurrup zebilen ene zakil-potroetan, Imanolek xirri-xirri zegidan titiburuetan eta nik xurga-xurga berari buztanean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 126. orr.